"Gurpilak egoera onean egotea ezin bestekoa da" azaldu dau Eneko Fuentesek

"Orioa, bateria eta gurpilak egoera onean egon behar dabe" azladu dau Eneko Fuentes mekanikariak

Oporretan urten aurretik ibilgailua tailerrera eroan behar da

Tailer mekaniko bateko behargin bat gurpil bat aldatzen / Bizkaia Irratia

Gernikako Carrocerias Arburu-ra jo dogu gaur Lau Haizetara saioan eta Eneko Fuentesegaz solasaldian izan gara eta sasoi honetan lan asko izaten dabela esan deusku kontuan hartuta askok kotxea hartzen dabela oporretan joateko eta errebizinoa egitea ezin bestekoa dala urten aurretik.

Batez be gurpilak egoera onean dagozala ziurtatu behar da, baina orokorrean orioa, bateria eta gainentzeko kontu guztiak begiratu behar dira ez ustekorik izan barik. Istripu asko ekidin ahal dira kotxea egoera onean badaukagu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular