15.000 otordu baino gehiago emon jakez Bizkaiko jantoki sozialei

Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta Oreka start-upak sukaldatutako janaria emoteko proiektua sortu dabe

Oreka, janari sobrakinak birbanatzeko ekimena

Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta Oreka / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta Oreka start-upak sukaldatutako janaria emoteko proiektua sortu dabe. Orekan, enpresa batek euki leikezan elikagai soberakinak alperrik galdu ez daitezan eta erabilera barri bat euki dagien teknolgia eskaintzen dabe.  Holan, sukalde zentraletako, ospitaletako edo ikastetxeetako janaria birbanatzen   dabe.  Gehien bat Bizkaiko jantoki sozialei emoten deutse. Oraingoz, egun berean, jateko prest dagoen janaria da, freskoa edo prestaua. Enpresek esaten deutsie zenbat janari daukien soberan, logistikea koordinetako, jasoteko eta entregetako. 

Euskal start-up honen teknologiagaz lan egiten daben enpresen artean, Euskal Gastronomia, Inditex eta BBVA dagoz, besteak beste. Orain arte, 15.000 otordu baino gehiago emon jakez Bizkaiko jantoki sozialei eta datozen hilebeteetan kopurua bikoxtea aurreikusten dabe. Proiektua dauela 3 urte sortu zan eta pandemian enpresa horreen produktibidadean ikastetxe eta konfinamenduen itxierak Orekarengan eragin eban. Halan be, bultzada handia emon deutsie konfinamentuaren ondoren eta proiektu barriak be kudeatu dabez EAEtik kanpo. Ainize Medrano Orekako kidea da eta proiektuari buruzko zehaztasun gehiago emon deusku Goizeko Izarretan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude