Banaka zein taldeka hartu ahal izango da parte proban

Bidean Club-ak antolatu dau

Orientazino zirkuitu herrikoia Lemoan domekan

Orientazino probea / Bidean Club

Kultura eta Memoriaren astearen barruan, orientazino proba herrikoia egingo dabe Lemoan domekan, goizeko hamarretatik aurrera. Herrikoia danez, batzuk zailtasun gitxiko probak izango dira eta distantziak be ez dira handiak izango. Beste batzuk, barriz, gatxagoak eta gogorragoak izango dira. Zailtasun desbardineko lau ibilbide egongo dira, edade eta maila guztietako partaideek parte hartu dagien. Parte-hartzaileek banaka edo taldeka parte hatu ahal izango dabe, eta urtekerak tartekatuak izango dira. Proba honetarako beren-beregi egindako mapan markautako puntu guztietatik eta ordenean pasau beharko dira partaideak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00