Erakusketa artistiko eta bibliografikoa eskeiniko dau Begoñako udala liburutegian

Erakusketa artistiko eta literarioa Begoñako udaletegian hilaren 28ra arte ikusgai

APNABIk autismoaz sentsibilazatzeko erakusketea zabaldu dau

45 urteko ibilbidearen ondoren, APNABI Autismo Bizkaia erreferente da gaur egun bere esparruan. Alkarteak 1500 familia eta AENdun pertsona baino gehiago ditu, eta 400 profesional baino gehiago. Aldamiz Hezkuntza Bereziko Ikastetxea lurralde osoan mantentzen dituan zentro, programa eta zerbitzuen sare zabalaren parte da. Horren bidez, autismoa daben pertsonei eta haren familiei laguntza eta aukerak eskeintzen deutsez, euren bizi-proiektuak garatu daitezan eta gizartea sentsibilizau daiten.

APNABI Autismoa Bizkaiak erakusketa artistiko eta literarioa eskainiko dau otsailaren 6tik 28ra, “Kultura eta artea gure bizitzetan” izenburupean. Marrazkia ardatz nagusitzat hartuta eta bilduma bibliografiko zabal batean oinarrituta. Erakusketak autismoaren inguruko ezagutza bultzatu eta gizartea sentsibilizatzea dau helburu. Bilboko Begoña auzoko udal liburutegiak hartzen dau ekimen hau eta  Aldamiz Ikastetxearen bitartez sortua izan da. Horrela, tarteak literatura sorta bat jarriko dau publikoaren eskura, autismoari buruz gehiago ezagutzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular