Emakumeak Jokoan 1x04: "Oroitzapen oso onak ditut talde mistoetan jokatzen neban garaiaz"

Maddi Torre Athleticeko jokalariaren ibilbide profesionala errepasau dogu

Maddi Torre: “Oroitzapen oso onak ditut talde mistoetan jokatzen neban garaiaz”

Denboraldi barriagaz batera emakume kirolarientzako tartea izango dogu martitzenero: Emakumeak Jokoan. Atal bakotxean, protagonisten eta euren kirolaren egoerea aztertzeaz gain, benetako bardintasuna lortzeko dabezan arazoak eta erronketetan sakonduko dogu. Herri Kirola, errugbia, surfa eta laugarren atal honetan futbola jorratuko dogu.

Horretarako, Lezamara hurreratu gara, Maddi Torre Athleticeko jokalariagaz solasaldia egiteko. Maddi, etapa bitan izan da Athleticen, eta bigarren hau 2023an hasi eban, denboraldi borobila eginez. Zentralak Ligako eta Kopako partidu guztiak jokatu ebazan, 35 guztira, hasieratik amaierara, 3.180 minutu jokatu zituan guztira. Torre Ugeraga taldean hasi zan, talde mistoan, eta oroitzapen oso onak ditu. Lezaman bizi izandako lehen garaiaz berba egin dogu, zelakoa izan zan alde egitearen momentua eta zer suposatu eban berarentzat jokalarilez beste talde batzuetan jokatzea.

Alkarrizketea entzungai Emakumeak Jokoan tartean, martitzenero, 13:05etatik aurrera Bizkaia Irratian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00