Juan Mari Totorikak azaldu deuskunez hiru urtez Berrizko partzela baten ekoizpen ekologikoa bermatuko dabe

Produkzino ekologikotik bizi gura dabenentzat lan aukerea zabaldu dau Urkiola Landa Garapen Elkarteak

Ortugintza ekologikotik bizi gura dabenentzako zirrikitua Durangaldean

Nekazari gazte bat / Urkiola Landa Garapenerako Elkartea

Lehen sektorean erreleboagaz dagoan arazoari aurre egin gurean, Urkiola Landa Garapen Elkarteak Aztegi proiektua jarri dau martxan. Ortugintza ekologikoa sustatzeko egitasmoa da hau eta aintzindaria da Euskadin. Helburua nekazari gazteak produkzino ekologikora gerturatzea da eta horri buruz berba egin dau Juan Mari Totorika Urkiola Landa Garapeneko buruak.

Pertsona biri lagunduko deutse ortuariak ekoizten, eta merkaturatzen. Hiru urtez Berrizko partzela baten dagoan haztegia erabili ahalko dabe. Asmoa da esperientzia horrek euren negozioa sortzeko zirrikitua edegitea.
Izena emoteko aukerea dago datorren barikurarte, gaur zortzirarte. Eta informazinoa Urkiola Landa Garapen alkartean jaso daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular