
‘Osoko demokrazia inklusibo baten alde’ izeneko agiria emon deutse asteon Lehendakariari eta Legebiltzarreko talde politikoei. Desgaitasuna daben lagun talde baten ekimena izan da. Lagun talde honek Imanol Pradales lehendakariak martiaren 21ean, kalidade demokratikoa hobetzearen ganean iragarri eban lantaldearen ganekoak azaldu ostean emon dau pausua. Arantza Basagoiti da euretariko bat eta Lau Haizetara irratsaioan hartu dau parte. Erabateko herritartasuna eskatzeko pausutzat hartzen dabe agiria emon izana. Egunero hainbat oztopogaz topetan dira: garraioan, osasun zentroetan, laguntzak jasotzeko orduan… Basagoitiren esanetan, aurrerantz egin da baina gizarte bezala sinistea falta da.
Atxekimenduak
Biztanleriaren zati bat kanpoan izten dauan demokrazia ez dala erabateko demokrazia aipatzen dabe. Apirilaren 7an emon eutsen agiria Lehendakariari eta talde politikoei. Azken honeen aldetik izan dabe hartu-emonetarako gonbitea. Agiriak berrehun sinadura jaso dauz ordutik eta hainbat ekarpen be. Sinatu edo ekarpenik egin gura izan ezkero Karmele Antxustegiren facebookaren bitartez egin daiteke edo idazlan@gmail.com-era mezua idatziz. Sinatzaileak pozik dagoz erantzun honegaz baina beharra dagoala ohartzea gurako leukie.