Arrate Lizarraldek eta bere senarrak Azpeitian egiten ditue saskiak eta azokarik azoka saltzen ditue. Lizarraldek azaldu deusku otzaren erabilerea aldatu egin dala. Lehen baserri giroan erabilten ziran batez be, baina gaur egun bestelako batzuetarako: perretxikotarako, ogitarako eta abar. Ganera jente gazteak be gero eta gehiago erabilten ei ditu. Dana dala, jente jente gitxiago dabil saskigintzan. Eurok lasterk jubilauko dira, urtebetebarru edo, eta etxean ez dau inork jarraituko ogibide horretan.