Otzarak gero eta gehiago erabilten dira baina egiteko gero eta jente gitxiago dago

Gaur egun batez be perretxikotarako, ogitarako eta abarrerako erabilten dira

Otzaragintzan gero eta jente gitxiago, eskari handia badago be

Arrate Lizarralde / Euskal Souvenirs

Arrate Lizarraldek eta bere senarrak Azpeitian egiten ditue saskiak eta azokarik azoka  saltzen ditue. Lizarraldek azaldu deusku otzaren erabilerea aldatu egin dala. Lehen baserri giroan erabilten ziran batez be, baina gaur egun bestelako batzuetarako: perretxikotarako, ogitarako eta abar. Ganera jente gazteak be gero eta gehiago erabilten ei ditu. Dana dala, jente jente gitxiago dabil saskigintzan. Eurok lasterk jubilauko dira, urtebetebarru edo, eta etxean ez dau inork jarraituko ogibide horretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular