Herriz Herri saioan egin dogu berba Maria Rivero musikariagaz, 'Lerro Paraleloak' bigarren bakarkakoa ataratekotan dago

Maria Riverok zezeilean argitaratu gura dau bigarren bakarkakoa, Herriz Herri saioan esan deuskunez

Parentesietatik lerro paraleloetarako bidean dago Maria Rivero

Maria Rivero Balmasedan / Bizkaia Irratia

Herriz Herri saioan, Maria Rivero alkarrizketatu dogu Balmasedan. Sortzez bertakoa da eta etxera bidean topau dogu. Izan be, Zeberion 1o urtean bizi izan eta gero, Balmasedara doa barriro. Etxea aldatzen dago une honetan. Hobeto esateko, bere berbetan, etxera bidean da. Ze, Zeberion oso gustura egon bada be, Balmaseda dau etxea.

Maria Rivero Balmasedan bertan hasi zan musikea sortzen eta abesten. Lehenengo taldea nebeagaz eta lagunekin sortu eban. Aurretik, baina, Celtas Cortosegaz estudioan grabetako aukerea euki eban. Horixe izan zan lehen hartu-emona musika industriagaz. Bape pentsau barik, Celtas Cortos taldeko kide bat ezagutu eban Maria Riverok, lagun baten bidez. Harek kantetan entzun, eta Celtas Cortosegaz estudioan grabetan konbidau eban. Esperientzia polita izan zala dino orain. Oduan, baina, gogor egin jakon, eta hantxe geratu zan dana.

Handik aldi batera hasi zan lehenengo musika taldean. Nebeagaz eta lagunekin. Gero etorri ziran hainbat proiektu. Ezagunena, Siroka rock taldea. Une honetan zelan dagozan itaunduta. Geldirik dagozala esan deusku, baina bizirik. Agertokietara urteteko unea helduko dala barriro.

Maria Rivero covid aldian hasi zan bakarkako lana plazaratzen. ‘Parentesiak‘ lehen laneko diskoak etxean batu jakozan egoera berezi hartan. Kontzertuak emoteko aukerea euki eban. Oso bereziak izan zirala kontau deusku, Egokitu beharra euki eban. Taldean jo beharreko kantak bikotean eskaini behar izan zituen. Orain, bigarren bakarkakoa dakar. Datorren urte hasieran argitaratu nahi dau ‘Lerro Paraleloak’.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular