Sexu indarkeriaren biktimei arreta integrala emoteko Bizkaiko lehen zentroa martxan dago

"Inoizko biktimarik gehien, 3.194 kasu zenbatu doguz azken urtean" esan dau BFAko Bardintasun zuzendariak

Patricia Campelo: “Bizkaian indarkeria matxistak goia jo dau”

Patricia Campelo - BFAko Bardintasun zuzendaria / Bizkaia Irratia

Bizkaian indarkeria matxistearen biktimen kopuruak goruntz jarraitzen dau. 2022ko datuak dira batutako azkenak, eta horreen arabera Bizkaiko Indarkeria Matxistearen Behatokian 3.194 kasuren barri euki dabe. Goizeko Izarretan saioan BFAko Bardintasun zuzendaria Patricia Campelo euki dogu.

Sexu indarkeriaren biktimei arreta integrala emoteko Bizkaiko lehen zentroa martxan dago. 24 orduz eta 365 egunez funtzionetan hasi barri dan gunea da, eta 900 840 977 tlf zenbakira deituta bat egin leiteke zentro horregaz. BFAk era honetako beste gune bat zabalduko dau udarako. Bigarren hau biktima honeen administrazino tramitetarako bideratuko da eta Bilboko Ledesma kalean kokatuko dabe.

Bien bitartean, CIS inkesta etxeak egindako itaunketa baten arabera gizonen %44k uste dau bardintasun politikakaz urrunegi joan dala eta orain eurak dirala baztertuta dagozanak. Erreakzino horri aurre egiteko, mahai gainean datuak jarri behar dirala esan dau Patricia Campelok. “Hainbat elementu erreakzionario zabalten dabilz, gizon batzuen joera hori ikusten hasita gagoz. Gizon batzuk pribilegioak galtzen hasi dira eta pribilegio horreek emakumeen eskubideak dira” azaldu dau Campelok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular