Gasteizko Salburua eskolako jantoki orduetan hezkuntza proiektu aintzindaria sortu dabe

"Eskoletan umeek ordurik gehien jantokian emoten dabe ta espazioa asmo hezitzailez hornitu dogu" esan dau Aitor Nuñezek

Pedagogia, eskola menuetan txertatu beharreko platerra

Eskola bateko platerra / Bizkaia Irratia

Gure Platera Gure Aukera plataformak eskola jantokien eredua irauli gura dauen kolektiboa da eta hainbat eragilek osatzen dabe. Gertuagoko eredu bat aldarrikatzen dabe eta hezkuntza-zentro bakotxak bere ezkaratz propioa eukiteagaz amesten dabe. Gero eta gehiago dira berezko sukaldea eukitea lortzen daben zentroak baina errealidade hau tantaka, astiro-astiro emoten dabilela dinoe.

Gure Platera Gure Aukera plataformako kideetariko bi EHIGE eta Bidezko Elikadura GKEa dira eta honeek Jan eta Ikasi eskolatik hasi izeneko kanpaina martxan jarri dabe. Kanpaina horren baitan Gasteizko Salburua eskolan sortutako eredu barria ikusarazo gura izan dabe eta Goizeko Izarretan irratsaioan Maider Osinagaren (eskolako zuzendaria) eta Aitor Nuñezen (eskola-jantokiko arduraduna) gogoetak batu doguz.

Salburuan 500 ikasle inguru daukiez eta gaztetxoek hiru txanda desbardinetan bazkaltzen dabe. Guztira bi ordu t’erdiko iraupena dauka jantoki zerbitzuak. “Eskola jantokiak hezkuntzaren zulo baltzak dira. Jantoki orduei probetxurik handiena ataraten ahalegindu gara. Eskolako espazio guztiak ireki doguz: bi psikomotrizidade gelak, liburutegia, gimnasioa, aretokia, frontoia, gelak… Horrek aukera handiak emoten deuskuz eta ikaslekaz egindako asanbladetan zer egin aukeratzen dogu” azaldu dau Nuñezek. Sortutako ekimenen bitartez adin desbardineko umeen arteko harremana areagotzea lortu da eta honek komunidadea nabarmen indartu dau Salburuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular