Itzulia, Ardenetako klasikoak eta Frantziako Tourra izango dira txirrindulari gernikarraren helburu nagusiak datorren denporaldian

Valentziako Itzulian ekingo deutso lehiaketeari eta ez dau parte hartuko Australiako Down Under tourrean

Pello Bilbao: “Inoiz baino hobeto nago”

Pello Bilbaok garaipen handia lortu eban Frantziako Tourraren hamargarren etapan / Bahreim Victorius

Txirrindulari profesionalak hasita dagoz 2024ko denporaldia prestetan. Pello Bilbao Lopez de Armentia, Bahrain Victorius taldeko txirrindulari gernikarra, Levante aldetik dabil entrenetan bere taldekideakaz batera hango eguraldi ona aprobetxatuz. Denporaldi bikaina egitetik dator Pello Bilbao. Garaipena lortu eban Frantziako Tourraren hamargarren etapan eta seigarren postuan lotu zan sailkapen nagusian. Gino Mader, Suitzako itzulian izandako erorketa baten ostean hil egin zan taldekideari eskaini eutson garaipena.

Hogeta hamalau urtegaz, bere kirol ibilbideko unerik onenean dagoala uste dau eta azken denporaldian erakutsitako maila bikainari eusten ahaleginduko da 2024ean. Aurten Down Under itzulian emaitza bikainak lortu arren, Bilbao ez da joango Australiara datorren urtarrilean. Valentziako itzulian ekingo deutso lehiaketari. Gernikako txirrindulariak indartsu heldu gura dau Itzuliaren hurrengo ekitaldira eta Ardenetan jokatzen dira klasikoetara. 2023an Pello Bilbaok ezin izan eban gauza handirik egin Euskal Herriko Itzulian, lasterketea laga egin behar izan-eta gaixo batek jota.

Itzulia eta klasikoak garrantzitsuak izanda be, Frantziako Tourra izango da bizkaitarraren helburu nagusia datorren denporaldian. Azken ekitaldiak erakutsitako maila bikaina errepikatzea ez da erreza izango baina horretan ahaleginduko da Bilbao.

Gustura egon gara berbetan beragaz Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular