Bizkaia Irratian Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko zaintza epidemiologikoko buruagaz berba egin ondoren, tximinoaren baztangaren (mpox) egungo egoera eta Euskadin ha kontroletako hartu beharreko neurriak aztertu doguz. Eusko Jaurlaritzak osasun mehatxu horri eta beste batzuei aurre egiteko etenbako emoten dauzan gomendio eguneratuei jarraitzearen garrantzia azpimarratu dau Latasak.
Latasaren arabera, infekzinoaren eragina minimizetako gakoa protokolo horiei hertsiki atxikitzean datza, protokolo horreek COVID-19aren pandemian lortutako esperientziagaz findu baitira. “Konfinamentutik asko ikasi dogu, batez be infekzinoen hedapena gelditzeko protokoloei dagokienez”, adierazo dau, COVID-19aren eta mpoxaren arteko aldeak nabarmenduta, baina baita biei aplika dakizkiekeen irakaspenak azpimarratuta be.
Espainiako egungo egoerari dagokionez, Latasak aitatu eban agerraldia hasi zenetik 8.111 mpox kasu erregistratu dirala, eta horietatik % 92,7 lehen urtean jazo zirala. 2023an kasuek gora egin ebela ikusi zan arren, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) osasun publikoaren larrialdia deklarau eban, Euskadin 2024rako egoera ez da hain kezkagarria. “Gure erkidegoan arriskua oso txikerra da”, amaitu dau Latasak, baina zaintza mantenidutearen garrantzia azpimarratu dau.