Europako herrialde batzuetan eskuma muturra egoteak eragin handia dauka egiten diran politiketan

Barrenaren esanetan Europan aldaketak behar dira klase herritar eta langileak babesteko

Pernando Barrena: “Europan eskuma muturrak gora egiteko arriskua dago”

Pernando Barrena proposatu dau Sortuk EH Bilduren Europako zerrendaburu izateko. Momentuz proposamena da eta orain barruko mekanismoak hasiko dira martxan aukeraketea egiteko. Aurreko legealdian be egon da eurodiputadu legez Barrena, BNG-gaz erdibana. 2022ra  arte bera eta gaur egun BNG-ko ordezkaria. Orain aholkulari moduan dago.

Barrenaren esanetan Europa oso une erabagigarrian dago, datozen hauteskundeetan eskuma muturrak gora egiteko arriskua dagoelako. Herrialde batzuetan eskuma muturra agintean egoteak politika ugari baldintzatzen dau Europan, adibidez migrazino politikak, erabagiak ahobatez hartu behar diralako. Europan aldaketa asko egin behar ei da gaur egun be, klase herritarren eta langileen babesa bermatzeko eta nazino txikien autortzarako.

Azken aldion pil-pilean dagoen gaietariko bat lehen sektorearen protestaldiak dira. Barrenaren esanetan egoerea bideratzeko Mercosurregaz eta Marokogaz dagozan akordioak bertan behera itzi beharko litzatekez, bertatik Europako Batasunera datozan produktuei ez jakezalako exigiduten hemengo ekoizleei eskatzen jakezan neurriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular