Petti abeslariak 25. urteurrena ospatzeko kontzertu-sorta iragarri dau

Lehenengo kontzertua Ataunen eskainiko dau urriaren 4an

Petti abeslariak 25. urteurrena ospatzeko kontzertu-sorta iragarri dau

Aurten, 25 urte bete dira Petti musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu ebala: Amets bat (Gaztelupeko Hotsak, 1999). Hamaika kantu biltzen zituan disko hori ibilbide luze baten hasierea izan zan. Hamahiru album argitaratu dauz lehenengoaren ostean 25 urte honeetan. Urteurrena ospatzeko, Pettik kontzertu-sorta oso berezia iragarri dau, Ataunen hasita, urriaren 4an. Etxeko Uztako kideekin batera, Ruben Caballero gitarristea eta Estitxu eta Jokin Pinatxoren ahotsak izango ditu alboan be Pettik.

Abeslari nafarrak Lau Haizetara irratsaioan aitatu deuskunez, 2025ean be kontzertuak eskainiko dauz, baina ganera poesia liburu bat prestetan dabil, eta beste proiektu batzuk be argia ikusiko dabez datorren urtean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular