Indaba gorria eta baltza, horreek dira Foruko Baldatika auzoko Pili Madariagak gehien saltzen dauezanak eta horixe da Bizkaia Irratiko mikrofonoetan esan dauana. Berak indaba mota ugari ekoizten dauz, tolosanea eta zuria be bai. Ahiztakaz egiten dau behar ortuan. Maiatzean erein eta irailaren amaieran batzen dabez lekak, aurten lehenago egin dabe.
Gernikako urriko azken astelehenean egin deutsagun alkarrizketan esan deusku indabek behar handia dabela eta horregaz lotuta, prezioak gora egin dau azken aldian. 15 eurotik 20ra bitartean saltzen dira gaur egun Pili Madariagak aurten 250 kilo batu dauz bere familikoen laguntzeagaz.