
Mikel Estrada Unamunzagak Espainiako Komite Olinpikoan egin dauan master amaierako lan modura, pelotarien eskuetan mina murrizteko babes-takoen material barriak aztertu dauz, eta lortu be bai. Baina, ez deusku argitu gura izan ze material erabili dabezan. Soluzinoa guztiz garatuta daukala, material ezberdinak erabili izan dabezala eta aukera ezberdin asko eskaintzen dabezala ziurtatu deusku. Gainera, bakoitzan eskura eta bakoitzak daukazan beharrizanetara egokitu leiteke.
Materiala guztiz garatuta dau, hainbat material desbardin dauz eta lan desbardinak egin leitekez. Bakoitzaren eskura eta bakoitzak daukazan beharrizanetara egokitu leiteken materiala da. Berak proposatzen dau, eskua eskaneatzea eta era horretan bakoitzari neurrira jagokon babesa egitea.
Hile batzuetan probak egiten ibili da, lehenengo berak egin dauz eta gero, eliteko pelotariekin be egin dauz. Hasierako sentsazinoa oso arraroa dala aipatu izan deutsie, ze pelota barru-barruraino sartzen da, minik be ia ezebez, eta frontoitik irrifarregaz urtetan ei dabe probetan dabenek.
Orain, masterreko lanari jarraituta, doktore tesian ikertzen segiduko dau eta eskuetan gertatzen diran arazoetan oinarritzea gura dau.