Piztiak Konpartsa: "Bizkaitar gizarteak zezenketak geroz eta gehiago gaitzesten ditu"

Ziortza Larreategi konpartsakideagaz berba egin dogu Etxerik Gabeko Animalien Nazinoarteko Egunean

Piztiak Konpartsa: “Bizkaitar gizarteak zezenketak geroz eta gehiago gaitzesten ditu”

Ziortza Larreategi Piztiak Konpartsa Antiespezistako kideagaz berba egin dogu Aupa Bizkaia saioan. Etxerik Gabeko Animalien Nazinoarteko Egunaren harira, animalien alde egiten dabezan ekintzak zeintzuk diran errepasau doguz konpartsakideagaz.

Hartutako neurriak oso nabariak dira. Esaterako, txosnan bertan ikusi ahal dira. Piztiak Konpartsak ez ditu animalietatik eratorritako elikagaiak erabilten; konpartsa beganoa da.

Zezenketak

Gainera, Bilboko Aste Nagusiko zezenketen gaia be jorratu dogu. Izan be, azkenengo urteetan pil-pilean dagoan eztabaida da tauromakiarena. Konpartsarentzat oso positiboa da zezenketak egitarau ofizialetik kanpo gelditu izana. Halanda be, horrek ez dauala arazoa konpontzen dinoe, zezenketak bardin egiten dira eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular