Ipuin ilustratua eta 16 kantuz osotutako diskoa dakarre

Txapasen Kaxa Magikoa aurkeztu dau Katxiporretak

Porrotx: “Pedagogia barriak txertatzen jakin dauanetarikoa da Txapas”

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Txapasegaz / Bizkaia Irratia

Txapasen Kaxa Magikoa aurkeztu dabe Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Josu Txapartegi Aramendi da Txapas, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen aspaldiko laguna. Zarautzekoa da Txapas, irakaslea, akordeoilaria, idazlea, abesbatzako zuzendaria, organo-jolea eta sortzailea. Imanol Urbietaren lagun eta kide oso hurrekoa era berean. Katxiporreta kooperatibeak, omenaldia eskeini gura izan deutso eta era horretara sortu da Txapasen Kasa Magikoa proiektua. Jose Mari Agirretxe, Porrotxek azaldu deuskunez, irakasle berezia da, pedagogía barriak txertatu dauazana.

Ipuin ilustratua eta diskoa

Arantxa Urbe Irazustak idatzi eta Irrimarrak-eko Karmele Gorroño galdakoztarrak ilustratutako ipuina dator alde batetik Txapasen Kasa Magikoan. Ipuin honetan, bizitza kantu bat dala kontetan deuskue. Ipuin ilustratuaz gain, hamasei kantuz osotutako diskoa be badago Txapasen Kaxa Magikoan. Txapasek berak konposatutako abestiak dira, tartean, 9 kanta barri dagoz. Xabier Zabala musikaria eta euren aspaldiko laguna izan dabe ondoan kantuak prestatzerakoan. Zarauzko haurrakaz batera abesten dabez Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Datorren astean euren ikuskizun barria aurkeztuko dabe eta Txapasen Kaxa Magikoaren ganeko ikuskizuna datorren urtean aurkezteko asmoa daukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular