Animalien Ongizatearen Lege barria onartu dabe senatuan. Boto bakar baten aldeagaitik aurrera urten dau Unidas Podemosek bultzatutako legea. EAJk kontra bozkatu dau jeltzazleen eretxian lege barriak Euskadiko administrazinoen eskumenak urratzen dauzelako. Legeak aldaketa garrantzitsuak ekarriko dauz. Maskotak dabezenei zuzenean eragingo deutse, baita konpainiako animaliak saltzen dabezan dendei be. Txakur bat euki nahi dauen edonork prestakuntza ikastaro bat egin beharko dau. Ikastaroa online, test moduko azterketa baten bitartez edo albaitariaren kontsultan be egin ahalko da. Gainditzen dauenak bizitza osoan izango dau maskotak eukiteko baimena.
Gaur egun, 8 txakur arraza dagoz arriskutsuen artean sartuta baina lege barriarekin ez da txakur arriskutsurik egongo. Txakurrarren soziabilidaderako test batek ezarriko dau 10 kilotik gorako txakurrakaz zelan jokatu. Debekauta dago, halaber, animaliak borroketan erabiltea eta txakurrak eta katuak terrazetan, balkoietan, trastelekuetan, patioetan edo ibilgailuetan mantenidutea. Galarazota dago be hiru egunez jarraian maskota guztiak gainbegiratu barik uztea. Txakurren kasuan, gehienez be 24 ordu jarraian. Gaur, Ibon Etxebarria, Gatikako albaitaria izan dogu Goizeko Izarretan.