Zibererasoak, urtebetean, 359 izatetik 29 izatera pasau dira .EUS domeinuko webguneetan

Lorea Arakistain: "Gure zeregina bezeroen segurtasun digitala bermatzea da"

PuntuEUS domeinutako zibererasoak asko jaitsi dira 2022an

.EUSen komunikazino kanpaina / Puntueus Fundazinoa

Puntueus domeinuetako zibererasoak %90 jaitsi dira 2022an. Puntueus fundazinoak urtero egiten dau zibersegurtasunagaz lotutako txostena. Eta txosten horren arabera, iaz zibersegurtasun eraso gitxiago atzemon ebezan, %90 gitxiago, 2021eko datuakaz konparauta. Guztira iaz, 29 kasu izan ziran eta aurreko urtean, 359 kasu.
Fundazinotik azaldu dabenez, erabiltzaileen segurtasun digitala bermatzea da euren zeregin garrantzitsuenetako bat.
Lorea Arakistain Puntueus-eko marketing zuzendaria euki dogu gaur Goizeko Izarretan.

Arakistainek zehaztu deusku bi motako arriskuak antzemon leikezala. Behin arazoaren barri izanda, arazoa bideratzeko laguntza eskaintzen dabe. Gehienetan, erasoa izan daben webgunearen arduradunak ez dira erasoaz jaubetzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular