Paule Barcenilla aktoreak dino lan dinamikoa, freskoa eta erritmo handikoa dala

William Shakespearen lanaren egokitzapen librea egin dau zuzendari bilbotarrak

Richard Sahagunek zuzendutako “Lear” Arriaga antzokian

"Lear" antzezlanaren pasarte bat / Arriaga Antzokia

Lear” antzezlanaren erabateko estreinaldia izango da gaur iluntzean Bilboko Arriaga antzokian. Shakespearen “King Lear” lanaren egokitzapena da honakoa. Richard Sahagun zuzendari bilbotarra arduratu da egokitzeaz eta zuzentzeaz. Egokitzapen librea dala esan daiteke. Gontzalo Cunill, Lidia Oton, Emilio Tomé, Helena Lanza, Marc Domingo, Kepa Alesso, Irati Herreros eta Paule Barcenilla aktoreak ari dira antzezlanean.

Sinopsia

Lear erregea zahartu egin da eta erresuma bere hiru alaben artean banatu nahi dau. Reagan, Goneril eta Cordelia dira bere alabak. Alabek deutsien maitasunaren araberako eskuzabaltasuna izango da baliatuko dauan irizpidea erresuma euren artean banatzeko. Maitasun-erakustaldi hori liskar iturri izango da eta ahizpen arteko burruka. Ikuskizunak gogoeta eragingo dau ikusleengan, familiaren kontzeptuari, moralari edo erotasunari buruz. Esan daiteke, Richard Sahagunek gaurkotuta dakarrela istorioa.

Fernando Bayonaren ekarpena

Azpimarratzekoa da Fernando Bayona artista plastikoak eszenaratzeko orduan egindako ekarpena. Irudi txundigarriz, ilunez, apurtzailez eta onirikoz betea dago bere lana. Lear erregearen irudi barritua dakar Bayonak.

Gaur, iluntzeko zazpi ta erdietan izango da “Lear” antzezlanaren erabateko estreinaldia Bilboko Arriaga antzokian. Bihar eta etzi, iluntzeko zazpiretan izango dira emonaldiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular