Ro taldeak disko barria kaleratu dau: 'Baiagoan'

Doinu luzeak eta instrumentalak nagusitzen dira RO taldearen proiektu barri honetan

Ro: “Kantu batzuk oso melankonikoak dira, beste batzuk indar handia daukie… diskoan kontraste asko dagoz”

Ro taldeak bere ibilbideko bigarren diskoa plazaratu dau: BaiagoanAthalase euren lehenengo diskoan lez, emozino asko igortzea lortu dau bandeak. Izan  be, tristuraz eta gorrotoz zipriztindutako pasarte musikalak bildu dabez. Zortzi abesti dakarz lan barriak eta doinu luzeak eta instrumentalak nagusitzen dira. Gorka Alcalde taldekideak azaldu deuskunez, aurreko diskoa baino landuagoa da honakoa. Ganera elementu elektronikoek protagonismo handiagoa daukie.

Gorka Alcaldek (kitarrea), Josu Usobiagak (bateria), Iñigo Gonzalezek (kitarrea), Mikel Iraetak (sintetizadorea, tekladuak) eta Iker Amenabarrek (bajua) osotuten dabe boskote azkoitiarra.

Baiagoan autoprodukzinoa da. Gaua Studio-an grabau dabe eta soinua eta masterizazinoa, barriz, Ultramarinos estudioko Santi eta Victor Garcíaren gidaritzapean egin dabe. Disko fisikoaren diseinua Josu Usobiagak landu dau eta argazkiak Egoitz Larrañagarenak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular