FITUR turismoaren nazinoarteko azokea gaur hasiko da Madrilen. Domekara bitartean milaka bisitari itxaroten dira eta horreetariko asko Euskadik izango dauen stand handitik igaroko dira. Stand hori 900 metro koadrokoa izango da eta 50garren hamarkadako antzoki baten itxurea hartuko dau.
Euskadiko 97 turismo enpresa egongo dira, aurreko edizinoan baino %41 gehiago. Honeek guztiek negozio bolumena handitzeko 280 alkarrizketa berbatu dabez aurtongo Fiturren, igaz baino %53 gehiago. Gastronomia eta Frantziako Tourreko aurtongo etapak izango dira turismoaren euskal sektoreak Fiturrera eroan dauzen proposamen nagusiak.
Turismo joerak Deustuko Unibersidadeko katedraduna dan Roberto San Salvador del Vallegaz aztertu doguz. Turista arduratsuen bila jo behar dala azaldu euskun atzo DUko irakasleak.