Sagarra eta eztia bateratzen dituan edaria

Leartikerren instalazinoetan eta upeltegietan eskala pilotuan froga ezbardinak egin dira

Sageztia sagarra eta eztiagaz egindako edari barria

Iparragirre, Iturrieta eta Ola Sagardotegiek; Juan Zuriarrain aholkularitza enologikoak eta Leartiker zentro teknologikoak parte hartzen daben lankidetza-proiektua da SAGEZTI.

Sagarra eta eztia bateratzen dituan edari barriak definitu eta garatu dira proiektu honen barruan. Irailean Xixonen ospatutako SISGA sarietan, sagardo zaporedun kategorian lehen eta hirugarren saria jaso dabe sageztiarekin garatu diren lehen prototipoek.

SAGEZTI proiektuaren barruan sagarra eta eztia bateratzen dituan edariak definitu eta garatzen aritu dira. Leartikerren instalazinoetan eta upeltegietan eskala pilotuan froga ezberdinak egin dira. Lan horren ondorioz, sagardo naturaletik eratorritako edariak lortzeko prozesuei buruzko ezagutzea lortu da, sagar-muztioa eta eztia hartziduran txertatzen dabenak, eta eztia balioan jartzen dabe kalidade sentsorialeko edari alkoholdunen gama barritzaile bat emon dabenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular