Araia Salazar Sakoneta gimnasia taldeko kideagaz egin dogu berba, Espainiako Txapelketearen aurretik

Espainiako Txapelketan, lehen maileari eusteko lehiatuko da Leioako Sakoneta. Araia Salazarregaz egin dogu berba

Sakoneta gimnasia taldeak ‘bildurren zirkua’ sortu dau, lehen maileari eusteko

Leioako Sakoneta Klubak Espainiako Txapelketetan parte hartuko dau barikuan eta zapatuan. Covid aldiaren osteko lehena da. Hau da, barriro, egun biko lehiaketea izango da. Leioaztarrek talde bi eroango ditue. Bata, lehen mailakoa eta bestea, seniorra.

Lehen mailako taldean Eneko Lambea, June Orza, Henar Carrion, Maialen Rodriguez eta Araia Salazar dira kideak. Indar handiko taldea dala esan deusku Araia Salazarrek. Eneko Lambea dabe erreferentzia. Izan be, Espainiako txapeldun geratu da azken urteotan.

Salazarren esanetan, helburua lehen maileari eustea da. Aurten, 18 talde dagoz, eta 6 jatsiko dira. Maila handiko txapelketea dala nabarmendu dau Salazarrek. Baina itxaropentsu dago. Bildurren zirkua deitzen deutsien ariketea daroe. Ondo pasau eta lehen maileari eutsi, horixe lortu nahi dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular