Ogia be bedeinkatzen da

Etxeko abereak bedeinkatzea izaten da ohiturea

San Antonio eguna ospatuko da barikuan Urkiolan

Animaliak bedeinkatzen Urkiolan / Bizkeliza

San Anton eguna ospatuko da barikuan Urkiolan. San Antonio Abad eguna ospatzen dau Eliza Katolikoak urtarrilaren 17an. Jatorrian, baserritarren zaindari eta animalien babeslea. Urkiolan, bagilaren 13an be ospatzen da San Antonio eguna. Neguko eta udabarriko jaiak dira. Felix Moreno Urkiolako abadetxeko jagoleak behintzat holan azaldu deusku.

Bedeinkapenak

San Antonio Abad egunean ohiturea da animaliak eta etxeko abereak bedeinkatzea. Urteetan aldatuz joan dan arren oraindino mantendu egiten da. Lagun asko joaten da Urkiolara San Anton egunez, etxeko abereakaz. Bariku eguerdiko hamabietan izango da meza nagusia eta amaieran elizaren sarreran egiten da bedeinkapena. Ogia be bedeinkatzen da. Ohitura hau be askok jarraitzen dabe. Trikitilariak izango dira barikuan Urkiolan giroa alaitzen. Domekan, errepetizinoa egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00