Nerea Hormaetxe Mungiako Merkatari Alkarteko ordezkariagaz egin dogu berba

Mungiako Merkatari Alkarteak eratzen dau txorizo eta odoloste lehiaketea. Nerea Hormaetxeagaz egin dogu berba

San Antontxuk eguraldi hotzari, salda apur bat, taloa eta txorizoa

Nerea Hormaetxe San Antontxu egunean / Bizkaia Irratia

San Antontxu egun berezia da Mungian. Herriko zaindaria San Pedro da baina, San Antontxuk be indar handia dauka. Urtarrilean izanik, eguraldi hotza, euritsua edo edurtsua sarri ekarri dau urtarrilaren 18.ak. Aurten be, halan izan da. Baina mungiarrek aurrera egin dabe eta ondo ospatu dabe euren eguna.

Bizkaia Irratia Andra Mariko aterpean egon da. Hantxe egin da 25. Odoloste eta Txorizo Lehiaketea be. Mungiako Merkatari Alkarteak eratzen dau urtea joan urtea etorri. Lehiaketa honexen inguruan indartu zan barriro San Antontxu eguneko azokea.

Nerea Hormaetxe Merkatari Alkarteko ordezkariagaz egin dogu berba aurtengo lehiaketearen eta erronka nagusien gainean. Covid aldiak eragina izan dau bai merkataritzan, bai San Antontxu egunean. Aurten normaltasuna izan da nagusi. Odolosterik onenen sari biak Jon Oruerentzat izan dira. Mungian geratu dira. Txorizoarena Dimara joan da. Igor Zauzok irabazi dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00