"Erosen magia" berbaldia eskeiniko dau Itziar Martijak

Maiteminduen eguna beste era batera bizitzeko aukerea eskaintzen dau Bilboko museoak

San Balentin eguna ospatuko da gaur Berreginen Museoan

Berreginen Museoa / Bizkaia Irratia

Berbaldi bategaz ospatuko dabe gaur San Balentin eguna Bilboko Berreginen museoan.
Arratsaldeko seiretan eskeiniko dau berbaldia Itziar Martijak, museoko teknikariak. Ohikoa bihurtu da Bilboko Berreginen museoan, San Valentin eguna ospatzea. Berbaldiak edo bisita gidatuak antolatzen dabez, museoaren edukiagaz lotuta beti be. Arrakasta handia daukien saioak dira. Itziar Martijak dinosku, San Valentin eguna, beste era batera ospatzeko erea eskaintzen dabela.

Sorginkeriak, edabeak…

“Erosen Magia” izeneko berbaldia eskeiniko dau Martijak. Desiratutako amodioa lortzeko, gizon eta emakumeek egiten ebezan sorginkeri, konjuro, edabe eta bestelakoak azalduko dauz. Esan behar, arao, madarikazio eta bestelakoen ganeko material literarioaren barruan papiro magiko grekoak aipatuko dauazala Itziarrek.

On-line be bai

Gaurko berbaldia doakoa da eta izena emon behar da aurretik Berreginen Museoaren web orrian. On-line be jarraitu ahal izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular