"Basauriko jaietako oinarri koadrilak dira, 500 laguneko koadrilak dekoguz" azaldu dau Asier Iragorri alkateak

Umeen eguna ospatuko dabe gaur Basauriko jaietan

San Fausto eguneko herri-bazkarian 4 mila lagun batuko dira Basaurin

San Fausto jaietarako ume batek egindako marrazkia / Basauriko udala

San Fausto eguneko herri bazkarian lau mila lagun batuko dira Basaurin. Joan dan asteburuan hasi ebezan jaiak Basaurin. Jaietako lehenengo asteburua ondo joan zala esan deusku Asier Iragorri Basauriko alkateak.  Jaiak antolatzeko orduan herriko taldeak pieza garrantzitsua dira. “Basauriko jaietako oinarri koadrilak dira, 500 laguneko koadrilak dekoguz” azaldu dau Asier Iragorri alkateak.

Basauriko San Faustoetan aurten Etxebarria aita-semeek egin daben kantea da behin ta barriro herrian kantau dabena, Porronontera izenekoa. Alkateak esan deusku asko  entzuten dabilzan abestia dala eta herritarrak letrea ikasten dabilzala. Gaur txikien eguna ospatuko dabe Basaurin. Goizean udaletxean umeen osoko bilkura egingo dabe eta alkate lanetan Jon eta Iraia txikiek jardungo dabe. Bestalde egun berezia, Iragorri alkatearen ustez, San Fausto eguna bera izango da, barikuan. Lau mila lagun batuko dira alkarregaz bazkaltzeko, herri bazkarian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular