
Gernika-Lumoko San Fidel ikastoleak irabazi dau Jazotakoa Jaso lehiaketaren sari nagusia. Elizbarrutiaren Kultur Erakundeen Mahaiak antolatzen dauan lehiaketea da Jazotakoa Jaso. Aurten, zortzigarrenez egin da. Gernikako San Fidel Ikastolak aurkeztutako Ondoratu bideoklipa izan da aurtengo lehiaketako irabazlea. Luis Mari Vega, Elizbarrutiko Bake eta Adiskidetzerako batzordeko kidea, Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendaria eta Jone Aranberria Bizkaia Irratiko lankidea izan dira epaimahaiko kideak. Landu beharreko gaia bakea eta adiskidetzea izan da. Eskuak ondoratu, ez gaitezen hondoratu izeneko abestia eskeini dabe San Fideleko DBH1 eta 2ko ikasleek. Mezuari emon deutso garrantzia Jon Zorrozua tutoreak, hau da, alkartu gaitezen danon hondoratzea saihesteko. Huntza taldearen kantua moldatu dabe ikasleek Gernika-Lumon zehar grabautako irudiakaz. Kantua, guztien artean moldatu dabela esan deuskue Naia eta Elene ikasleek.
Sari banaketa ekitaldia
San Fidel ikastolak irabazitako sariaz gain, beste sari batzuk be emon dira. Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeak haur hezkuntzako saria irabazi dau, Lehen Hezkuntzakoa Markinako Berakruzek, DBH-koa Artxandape ikastolak, Gela Egonkorra kategorian saria San Viator ikastetxearentzat izan da, diziplinako anitzeko saria San Felix ikastolak lortu dau, Euskerearen saria Otxarkoaga ikastegira joan da eta Santa Eulalia Patronatuko gazteek aurkeztutako bideoklipak publikoaren boto gehien batu dauz. San Fidel ikastolan emongo dira sari guztiak zezeilaren 21ean.