Santa Eulalia ikastetxeak aldaketekaz hasi dau ikasturtea

Santurtziko hezkuntza zentro hau 1914an sortu zan

Santa Eulalia ikastetxeak azpiegitura barriakaz hasi dau ikasturtea

Aste honetako hezkuntza tartean Santurtzira hurbildu gara Patronato Santa Eulalia ikastetxera hain zuzen. Zuzendari, ikasle eta irakasleekaz berba egin dogu hainbat kontu jorratuz. Instalazino askoren barrikuntzak eta birmoldaketak azaldu deuskuz Carlos Torrellas zuzendariak. Gurutze Garcia, irakasle eta LHko tutoreak hainbat proiektuen inguruan berba egin dau eta LH.5 eko ikasleek ETS taldearen Zurekin Batera kantua eskaini deuskue musika gelan lantzen dabezan musika tresnakaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular