
Atxuri eskolako gaztetxoak Emilio Campuzano institutuan egin deuskue harrera, hantxe dagozalako denboraldi baterako euren ikastetxean konpontze lanak egin bitartean. Seigarren mailakoak izan dira aste honetan Zortziko Txikia saioko bertsolari. Eskolako gora-beherak kantatu dabez, baina auzoan bizi dan segurtasun eza be agerian itxi gura izan dabe, bai bertsotan zein gaztetxoekaz barriketan izan garenean be. Ohitura danez, bertsotan jolaserako be aprobetxatu dogu, pare bat bertso-asmakizun eta oin ezkutuen ariketagaz.