
Jon Emaldi Arizmendiarrieta Fundazinoko kideak esan deuskunez, sektore publikoan produktibidadea hobetzea ezinbestekoa da, eta Mario Draghi Europako Banku Zentraleko burua eta Italiako Lehen ministro ohia aitatu deusku horretarako. Europako egoera ekonomikoa hobetzeko txosten bat eskatu eutsan Europako Batzordeari, eta txostenean enpresen eta herrialde guztientzako lehentasuna lehiakortasuna dala argi izten zan. Produktibidadean aurrerapausurik emon ezean gatxa izango dala gure ongizate estaduari eta aurrerapausu sozialei eustea, teknologia arloko aurrerakadetan atzean geratzeko arriskua dagoelako.
Proposamena egiteko Kooperatibetan eraginkorra dan MIPE eredua egokitu dabe sistema publikora. Barruko harremanak eta inplikazinoa hobetzen ditu, eta kooperatibetan positiboa izan da. Egon badagoz aldeak enpresa pribaduen eta arlo publikoaren artean, eta hori be kontuan hartu dae proposamena egiterakoan. Arlo publikoko 30 pertsona baino gehiagok hartu dabe parte prozesuan, udal eta foru zerbitzuetako eta EVE, SPRI edo Osakidetzako pertsonak.
Gakoak hurrengo honeek dira: kudeaketa eta kultura korporatiboko praktikak garatzea, arduradun politikoek, zuzendariek eta gainerako langileek eta erabiltzaileek partekatutako proiektua egitea, partaidetzazko kudeaketa sistemak ezartzea eta enpresa publikoaren gizarte konprmisoan aurrera egitea.