Eremuz Kanpo (1x06): Severance

Apple TV plataformean estreinau barri dabe telesailaren bigarren denporaldia

Severance (2022-): Mark Scout eta Mark S., etsai bardinaren kontra

Ben Stiller aktore famatua kamararen atzean kokatu da oraingoan Severance (ala erdaraz Separación) telesaila zuzentzeko. Adam Scott, John Turturro, Patricia Arquette eta Christopher Walken moduko aktoreek parte hartzen dabe Dan Ericksonen mundu honetan.

Telesailak Mark Scout jarraitzen dau, Lumon Industries korporazinoko behargin berezi bat. Berezia da ebakuntza egin dauelako Lumon enpresan lan egiteko, ‘severance’ izeneko prozedura. Holan, pertsona horren bertsino bi bereizten dira. Mark Scout, eta Mark S. Hau da, benetako pertsona eta behargina. Izaera erabat desbardinak dira, eta batak ez dau bestearen mundua ezagutzen. Beraz, Mark Scout enpresan sartzean, Mark S. bihurtu eta bere bizitza osoa ahazten dau.

Zientzia-fikzinozko thriller honek teknologiaren erabilera arriskutsua salatzen dau, ikuspuntu futurista batetik. Musikea, arte zuzendaritza eta gidoia ezin hobeto landu dabez tentsinoa amaierara arte mantentzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00