Sexu bidezko infekzinoek gorantz egin dabe azken hamarkadan. Ganera, 15 urtetik gorakoengan be nabarmen egin dabe gora. Gonorrea eta sifilisa dira batik bat nabarmendu beharrekoak. Antxinako gaixotasunak direla emoten dauan arren, oraindino be gertatzen dira gure artean. Sexu bidez baino ezin da pertsonea kutsatu. Sexu harremanetan transmititzen dira. Ganera esan behar sintomak sarritan ez dirala igartzen. Horrek, kutsatzen jarraitzea dakar.
Babestu
Sexu harremanak izaten dabezan guztiek daukie arriskua. Beraz, babestea da gomendio nagusia. Mikel Baza lehen arretako medikuak era berean esan deusku, komenigarria litzatekeela ahalik eta informazino kanpaina gehiago egitea. Behar-beharrezkoa dala dino, informazinoa izatea kutsadurak saihesteko.