Kirola On, eskola kirolean indarkeria saihesteko tresnaren bidez, 60 kontsulta inguru egin dira irailetik hona. Salaketak baino gehiago kontsultak izan dirala esan deusku Borja Sarrionandiak, Bizkaiko Foru Aldundiko eskola kirolaren taldeko buruak. Kirola On abusuak eta jazarpena prebenitzeko edo salatzeko kanal bat da, umeek, gurasoek, entrenatzaileek eta epaileek erabiltekoa.
Zerbitzu honen atzean aditu talde bat dago, Zain kooperatibako profesionalak. Eurak arduratzen dira erantzunak, eta urtenbideak emoteaz. “Eurek praktika onak edo jarraibideak emoten dabez. Berbarako, aldageletan adin txikikoak erropaz aldatzen edo dutxan dagozan bitartean entrenatzaileek kanpoan itxaron behar dabe. Zeozer igerten badabe, orduan bai barrura sartu ahal dira baina ahal dala bi heldu batera” azaldu deusku Borja Sarrionandiak.
Kirola On tresna digitala kirolarien artean be zabaldu nahiko leukie eurek zuzenean hartuemonetan jarri daitezan. Gurasoek badaukie tresna honen barri, kirol federazinoakaz berbetan hasi dira eta ikastetxeetan be zabaltea da asmoa.