Somorrostro prestakuntza zentroan jorratzen dabezan proiektuak ezagutu doguz

STEAM proiektua eta Bitartekaritza partekatua proiektuak hurbildu deuskuez irakasle eta ikasleek

Somorrostro prestakuntza zentroko proiektuak ezagutu doguz

Ikasleak irratsaioan / Bizkaia Irratia

Somorrostro prestakuntza zentrora egin dogu asteon osterea. Hainbat kontu jorratu doguz ikasle eta irakasleekaz, honeen artean bi proiektu; STEAM eta Bitartekaritza partekatua. Bi proiektu honen inguruan azalpenak emon deuskuez Juan Lorenzo, DBHko irakaslea eta STEAM proiektuko arduradunak, eta Bitartekaritza partekatuari jagokonez, Olatz Diego irakaslea eta tutorea DBHn, eta Garazi Picado, DBHko tutoreak.

Ikasleak be parte hartu dabez aitatutako bi proiektuetan, eurek Guruzne Gonzalez, Alaia Sainz, Igarki Uribe, Irene García, Desireé Cañada eta Haizea García dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular