Espazio-arazoak dirala eta, Sopelak eskola barri bat eskatu dau. Helburua, Loroñoko aparkalekuan ikastetxe barri bat eraikitzea eta Iberreko institutuaren eskaintza handitzea da, Batxilergoa ipinteko.
Garagarrilaren 27an, Sopelako Udalean egin zan legegintzaldi barriko lehen osoko bilkurak berretsi egin eban udalerriko urigintza-araudiaren aldaketaren hasierako onarpena (zehazki, irakaskuntzako sistema orokorrak zabaltzeko Sopelako arau subsidiarioen 10. aldaketa puntualaren hasierako onarpena).
Aldaketa horri esker, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esku jarri ahal izango dira Loroñon eta Abaron kokatutako bi lurzati, Zipiriñe eta Iberre ikastetxearen masifikazino-arazoak konpontzeko Sopelan ikastetxe barri bat eregiteko proiektua gauzatzeko. Eraikina Eraikitzeko, Udalak bi lursail itzi deutsaz Eusko Jaurlaritzari. Datorren urtearen hasieran prozesua amaitzea espero dau udalak.
Mailak banatzeko hainbat proposamen dagoz. Zipiriñek 2 eta 16 urte bitarteko ikasleak izan daikez, eta Iberrek, barriz, batxilergokoak. Halanda be, ondino ez dago argi. Gaur, Guruzne Carrasson, Sopelako alkateak proiektuaren zehaztasunak emon deuskuz Goizeko Izarretan saioan.