Turismoak eragindako eraldaketen ganeko hausnarketea egiten dabe oraingoan

Horman Poster Kolektiboaren bigarren lan honetan zientzia fikzinoa eta umorea dira ardatz

“Souvenir, komeria estralurtarra” antzezlana lehenengoz eguenean Arriaga Antzokian

"Souvenir, komeria estralurtarra" antzezlana / Arriaga Antzokia

Horman Poster Kolektiboak, “Souvenir, komeria estralurtarra” antzezlana estreinauko dau asteon Bilboko Arriaga antzokian. “Antigone” lanagaz Donostia Antzerki Saria irabazita, bigarren antzezlan hau, etzi, hilaren 10an estreinauko dabe Bilbon. Igor de la Quadraren zuzendaritzapean arituko dira Matxalen de Pedro, Xanti Agirrezabala eta Maite Aizpurua aktoreak. Espazioko turismoaz egiten dan gogoeta dala esan daiteke. Zientzia fikzinoa eta umorea dira ardatz. Matxalen de Pedro aktoreak esan deusku, turismoak eragiten dauan eraldaketetaz ari dan antzezlana dala.

Sinopsia

Hiru lagun dira “Souvenir, komeria estralurtarra” antzezlan honen progatonistak. Esplorazino espaziala da euren ametsa. Kanpamendu batetara doaz, simulazino zientifikoen laborategia eta parke tematikoen arteko bat izan daitekeen kanpamendu batera. Denboraldi batez, espazioaren konkista izan daitekeenaz ensaietan dabe.

Eszenografia

Hizkuntza eszeniko eta estetika zeinduagaz eraiki dau Horman Poster kolektiboak unibertso paraleloa. Off narrazinoan, Ane Zabala eta Galder Perez irratiko kazetarien ahotsak entzungo dira. Elementu honeek, musika eta argi ederrez horniduko dira, ikuslea antzezlanaren iruditegian murgilduz.
“Souvenir, komeria estralurtarra” etzi estreinauko da Bilboko Arriaga antzokian iluntzeko zazpi ta erdietan. Domekan Azpeitiako antzerki jardunaldietan eskeiniko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular