Gaur egun guntzurrun bategaz bizi da Susana Lafuente eta janaria asko zaintzen dau

Prebentzinoa eta diagnostilko goiztiarra oso garrantzitsuak dira

Susana Lafuente: “Nire bizitza goitik behera aldatu zan guntzurruna txarto neukala esan eustienean”

Susana Lafuente / Bizkaia Irratia

Guntzurrunaren munduko egunean Alcer Bizkaia alkarteko kide bategaz solasaldian izan gara. Orain dala pare bat urte Susana Lafuenteri guntzurrunetako gaixotasuna eukala esan eutsien. Gaur egun guntzurrun bategaz bizi da eta bere esperientziaren barri emon deusku Lau Haizetara saioan. Bizkaian 900 bat pertsona dagoz gaur egun gaixotasun honegaz.

Estaduko osasun profesionalek eta pazienteek prebentzinorako eta diagnostiko goiztiarrerako plan bat eskatzen dabe. Helburua Espainian guntzurrunetako gaixotasunaren hazkundea geldiarazotea izango litzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular