Tatta eta Denso geure estudioan izan dira

'2LATI2' disko barria kaleratu eta Ura Bere Bidean ekimenean parte hartu dabe urrian

Tattak eta Densok ‘2LATI2’ disko barria kaleratu dabe

Tatta artista arrasatearrak disko barria kaleratu dau urrian, Denso produktoreagaz batera. 2Lati2 disko barriak 10 abesti biltzen dauz, eta Idoia Asurmendik, Kilikik, Malakiasek, Mutikok eta Lilek parte hartu dabe.

Hamar abesti, hamar taupada, hamar esperientzia. Disko honetako abesti bakotxak momentu bat, sentimendu bat edo Tattaren bizitzaren oroitzapena erakusten dau. Urrian Ura Bere Bidean ekimenean be parte hartu dabe, Tattak artista lez eta Densok autotune arduraduna lez.

Bizkaia Irratiko estudioan izan dira biak, bihotzetik urten jakun guztiaren ganean, prisa barik, berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00