Adimen Artifizialak bere alde onak eta txarrak daukaz kazetaritzan be, eta horren barri jasoten dabilz EHUko Gureiker taldekoak. Ikerketea hasi dabe, izan be, Adimen Artifizialak kazetaritzako hainbat zereginetan lagundu leike, batez be, datuetan oinarritutakoetan. Horrek kazetariak librau leikez bestelako lan batzuk egiteko eta batez be, kazetaritza geldoagorako.
Terese Mendigurenek Goizeko Izarretan saioan esan deuskunez formazinoa garrantzitsua da kazetarientzat, lanean dabilzanek bai baina unibertsidadean ikasten dabilzanek be ikasi behar dabe AAren erramintak modu egokian erabilten.