Z belaunaldiak Tik Tok aplikazinoa nahiago dau bilaketak egiteko, Google baino

Tik Tok mundu mailan gehien deskargau diran zazpi aplikazinoen artean dago

“Tik-Token 15-30 segundu arteko bideoak kontsumidutea oso adiktiboa da”

Tik Tok APPren irudia / Bizkaia Irratia

Tik Tok etengabe hazten dabil sare-sozialen artean eta izugarrizko arrakasta lortu dau pandemia sasoitik hona. Batez bere 11 eta 26 urte bitarteko (Z belaunaldia) gazteen artean. Orain, Tik Tok, mundu mailan gehien deskargau diran zazpi aplikazinoen artean dago. 

Ikerketa baten arabera, hamar gaztetik lauk informazinoa bilatzeko nahiago dabe Tik Tok aplikazinoa erabiltea, Google baino. Esate baterako, jatetxe bat aurkitzeko, gazteek Google bilatzailera jo baino lehen Tik Token bilatzen dabe. Tik Tok aplikazinoak euki leikezan arriskuetan sakontzeko David Martinez informatikari eta adituagaz, egin dogu berba Goizeko Izarretan. Informatikaria, jakintza askearen eta pribatutasunaren defendatzaile amorratua da bera. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular