Aste Nagusia aurrera doa, Nagore Ugarte, Zorrotza auzokoa, txinbotarrak konpartsako kidea eta Itziar Ituño, basauritar aktorea Bizkaia Irratian izan doguz. Bosgarren egun honetan orain arte bizi izandako esperientzia kontau deuskue, espero ebena baino hobeagoa izaten ari dala. Momenturik hunkigarriena zein izan dan itaundu deutsagunean, biak esan dabe duda barik Nagoreren amaren egoitzara joan ziranean izan dala. Lan itzela egiten dabilz bai Nagore bai Itziar, baina amaitzea penea emoten deutsela be onartu deuskue.
Alkarrizketea osorik entzuteko aukerea Lau Haizetara saioan.