Jazz musikea eta euskal folklorea Traditions & Tradizioak taldean

Euskal Herrian eta europan zehar eskaintzen dabez emonaldiak

Traditions & Tradizioak; Jazz musikea eta euskal folklorea biltzen dauan taldea

Joshua Edelman eta Xabi Arakama / Traditions and tradizioak

Traditions & Tradizinoak alkarretaratze bat da, Manhattanen gehien errotuta dagoan jazza eta benetako euskal folklorea biltzen dituana.  Musika honeek lotuta dagoz sustrai herritarreko askatasun-gurearekin, kantuarekin, dantzarekin eta bat-batekotasunarekin, eta modu naturalean senidetzen dira oholtza ganean. Imanol Intxausti eta Xabi Arakama, trikitixa, ahotsa eta pandero-joleak izan doguz Aupa Bizkaia saioan taldearen ezaugarriak ezagutzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular