2023. urteko lehen “Irakurrieran” irratsaioan Patxi Iturregi idazlea izan da gonbidaua. El Gallo de Oro argitaletxeagaz argitaratu dauan “Estuarioa” ipuin liburuaz jardun dogu berbaz. Liburu honekin triologia bat ondu dau Patxik.
1996an “Haize kontra” izan zan, eta 2019an “Ur biren artean”. Triologiako hiru liburuak itsas giroa erakusten dute. Badauka horrek idazlearen bizitzagaz loturea. Izan be, Patxi Iturriegik Portugaleteko Nautika eskolan ikasketak burutu eta urte luzez munduko itsaso ezberdinetan nabigatu izan dau.
Idatzi dauan azken liburuaz barriketalditxoa musikaz be jantzi dogu. Oraingoan, Gari abeslariaren “Eguzki berritan zaude” diskoa aukeratu dau idazleak berak, “liburuaren edukiagaz zerikusi zuzena” daukala azpimarratuz.