Ziba Eguna antolatu dau Alkartu ikastoleak barikurako. Joseba Gonzalez irakasleagaz egin dogu berba

Joseba Gonzalez Alkartu ikastolako irakasleak azaldu deuskuz barikuko Ziba Egun solidarioaren nondik norakoak

Tronpak dantzan, Barakaldoko Alkartu ikastolan

Ziba Egun Solidarioa, Barakaldon / Bizkaia Irratia

Ziba Eguna 14.ez egingo dabe aurten Barakaldon. Alkartu ikastoleak eratzen dau urtea joan urtea etorri. Galiziatik heldu jaken ideia, Joseba Gonzalez irakasleak azaldu deuskunez. Aurten ekimen solidarioa izango da. La Cuadri del Hospirentzat dirua batzea erabagi dabe. Zibak edo tronpak saltzen ibili dira eta batzen dan diruaren zati bat eurentzat izango da.

Asteon, Marco Palma Munduko Ziba Alkarteko presidentea etorri da Barakaldora. Semea eta biak etorri dira. Egunotan erakustaldiak egiten dabil Palma. Hainbat tailer eratu  ditue. Egunotan Clara Campoamor kultur etxean eta Galiziako Etxean egin ditue tailerrak eta erakustaldiak. Gaur, barikuz, Ziba Eguna egingo dabe Alkartu ikastolan. Aste honetako ekitaldiak zapatuan amaituko ditue Herriko Plazan. Amaierea Galiziako Etxean izango da.

Joseba Gonzalez irakaslea da, eta, orain dala urte asko, jolasaren inguruan hasi zan lanean. Orain dala 30 urte, neska-mutilak kalean ibilten ziran olgetan. Orain, barriz, pantailak dira jolasgune. Gonzalezen ametsa, kaleak olgetako eremu bihurtzea da barriro. Ziba Egunean, behinik behin, halantxe izango da Barakaldon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00