Bost atal kaleratu dabez

Euskalmetek sortutako podcast barria

“Troposfera”, eguraldia eta gehiago

"Troposfera"podcast / Irekia

Euskalmetek Troposfera izeneko podcasta sortu dau. Metereologiaz gain, klimatologia edo klima aldaketea lantzeko asmoa daukie saio honeen bitartez. Bagilaren 23an estreinau zan eta dagoeneko bost atal kaleratu dabez, bost euskeraz eta bost gazteleraz. Euskalmeteko profesionalek eta beste erakundeetako adituek, modu dibulgatzaileen emoten dabez azalpenak.

Irailetik aurrera gehiago

Orain artekoan erantzun ona izan dabe kaleratutako saioek. Hamar bat minutukoak dira. Zeruaren koloreak, Marea Biziak, Enbatak eta Tornadoak dira gainontzeko saioetan landutako gaiak. Troposfera izena aukeratu dabe. Lurreko fenomeno metereologiko gehien-gehienak gertatzen diren eremuari emoten jakon izen teknikoa da. Irailetik aurrera, atal gehiago izango direla esan deusku Onintze Salazarrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00